Nortzuk gara

Ume Alaia elkartea Bizkaian jaio zen 1994an eta Gipuzkoan 2001ean, adoptatutako haurren guraso izatea modu arduratsu batean bizi eta gozatu nahi duten guraso batzuen ekimenari esker. Guk edo gure seme-alabek, bide hau ekitean aurki genitzakeen balizko oztopo edo arazoei aurre egiteko asmoz sortu genuen elkartea.

Ume Alaia Gipuzkoa irabazi asmorik gabe osatutako elkartea da, eta bi legetan babestu da hartarako; lehena, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen 1/2002 martxoaren 22ko Lege Organikoa; eta bigarrena, Euskadiko Autonomia Estatutuko 9 eta 10.13 artikuluei jarraiki Euskal Legebiltzarrak onartutako elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 legea. Elkarte hau Elkarteen Erregistroan izena emana dago, AS/G/13691/2008 zenbakiarekin.

Aipatu elkartea elkarteei buruzko legepean jardungo da; bere gobernu organoek erabakitako Estatutuen arabera jardungo du, horiek legearekin bat egiten duten heinean, hots, legeen, estatutuen eta Eusko Jaurlaritzak onar ditzakeen arauzko xedapenen aurka ez doazen heinean.

Web orri honek cookie anonimoak erabiltzen ditu nabigazioaren onerako. Cookie-ei buruz gehiago jakiteko eta erabilpena galerazteko gure pribatutasun politika (erderaz) irakurri.

Acepto la cookies de este sitio
Aceptar