Familien topa-guneak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 

Ume Alaia Gipuzkoa osatzen dugun famili eta haurren arteko aisialdi uneak sortzeko antolatutako irteerak dira. Bertan, batez ere, haurren adopzio esperientzia normaltzea bilatzen da, eragozpenen aurrean beraien bizipena bereziaren sostengua sortu dadin. Aldi berean adopzioaren inguruko esperientzien elkartrukatzea bultzatzea dute helburu.

Jarduera hauek jatorri kultural edota etniko berdintsuak duten adingabekoen arteko harremanak suspertu nahi dute, adopzio inguruko integrazioa sendotzea eta beraien jatorria mantentzearekin batera.

 

Helburuak:

  • Adopzio familiak elkartzea, beraien arteko laguntza giroa sortarazteko.
  • Adingabekoen arteko topa-guneak sortu antzeko bizipenak izan dituztenen artean adopzioko esperientziak normaltzearren.
  • Ume Alaia Gipuzkoako haurren adopzio baldintzaren integrazioa eta onarpena laguntzea.
  • Esperientziak elkartrukatu, bizipenak xurgatu, eta familiek susmatutako behar bereziak eta zailtasunak lantzeko tarteak antolatzea batez ere nerabezaro eta aurre-nerabezaroan.

 

Jarduerak

  • Aisialdirako izaera izango dute (irteerak, festak…)
  • Hiruhilero jarduera bat bermatzen da, (Gabonak, uda…)
  • Parte-hartzea erraztearren larunbata edo igandean antolatzen dira.
  • Elkarteko profesionalek kudeatu eta zuzenduko dituzte.

 

Urteroko nagusienak hauexek dira:

  • Otsailean, bazkideen arteko bazkaria, Ume Alaia Gipuzkoako Batzar Nagusiarekin batera.
  • Uztailan Irteera kulturala ( antolatutako txangoa).
  • Irailean famili arteko topaketa Oiangun.
  • Azaroan, haurren jaialdia.
Jarri iruzkina
  • Iruzkinik ez da aurkitu

Web orri honek cookie anonimoak erabiltzen ditu nabigazioaren onerako. Cookie-ei buruz gehiago jakiteko eta erabilpena galerazteko gure pribatutasun politika (erderaz) irakurri.

Acepto la cookies de este sitio
Aceptar