Iragana onartu, etorkizuna irudikatuz

UME ALAIA GIPUZKOA 25 urtez

Ume Alaia Gipuzkoak 2001ean ireki zituen ateak. Ordutik hona, adopzio-familia askori eskaini diegu arreta, aholkularitza eta orientazioa. Eredu ezberdinetako lantegi ugari antolatu ditugu, eta hainbat gai jorratu ditugu hitzaldi eta jardunaldien bidez.

Bide honetan zehar, asko ikasi dugu elkarrekin, eta egindako guztiari balioa eman nahi diogu. Baina, batez ere, elkarrekin egindako bide hau ospatu nahi dugu.

Familia guztiok izan gara Ume Alaia Gipuzkoaren parte, eta, horregatik, denok elkarrekin ospatzea gustatuko litzaiguke.

Goizean zehar, aurkezpen instituzionalarekin emango diogu hasiera jardunaldiari. Ondoren, gaian kokatzeko, adopzioaren bilakaera aztertuko dugu, Foru Aldundiko teknikariaren eskutik.

Jarraian, esperientziei eskainiko diegu tartea: profesionalek, gurasoek eta gazteek hartuko dute hitza. Urte hauetan guztietan egin ditugun ikasketak eta bizi izan ditugun esperientziak, hain zuzen ere, esperientzia horien bidez aztertuko ditugu.

Horretarako, lehenengo mahai-inguruan, gurasoek zein profesionalek hartuko dute hitza. Beraien ikuspuntutik, adopzio-prozesua gertutik ezagutzeko aukera izango dugu, bizi izandako esperientzien eta ikasitakoaren berri emanez. Mahai inguru hau dinamizatzen, Alberto Rodriguez izango dugu.

Atsedenaldira joko dugu ondoren.

Atsedenaldiaren ostean, gazteek hartuko dute hitza, eta adopzio-identitatearen garapenaren inguruan arituko dira, beren bizipen eta ikuspegietatik abiatuta. Saioa gidatzen, Jose Luis Gonzalo izango dugu.

Goizeko jardunari amaiera emateko, modu goxo eta berezian, clown-konklusioak izango ditugu Virginia Imazen eskutik.

Bazkaria denok elkarrekin egingo dugu, Coctel modukoa izango da -pintxoekin- , eta modu honetan elkar agurtzeko eta gure arteko harremana sustatzeko baliagarria izango zaigu.  

Bazkariaren ondoren, haur, gazte eta helduak, elkartu eta arratsaldeko egitaraua konpartituko dugu.

Arratsaldea Azalaz haratago liburuaren aurkezpenarekin hasiko dugu: adopzio prozesuak azalduko ditugu familia eta profesionalen ikuspuntutik. Ondoren, “familia mila kolore” egitasmoaren laburpen eta inpaktua azalduz egin dugun laburmetraia ikusiko dugu. Eta amaitzeko, 25 urte hauetako argazkiak, sorpresak eta esker mezuak egongo dira. 

Ospakizun honetan, gogoan izatea nahiko genuke 25. urte hauetan ezagutu ditugun pertsona oro, gaur gure ondoan ez ditugunak ere.

Egun osoan zehar, boluntzariotzari, familion esperientziari eta babes sare informalei egingo diogu erreferetzia.

Informazio praktikoa: 

Eguna: Urriaren 17a. 

Ordutegia: 9:30 – 18:00

Lekua: Olarain, Donostia. 

Izena ematea: https://forms.gle/XgGNBdTwstZYWJVa7

Bazkariaren kostua: 15 euro helduak / 5 euro gazte eta haurrek. 

Haurrentzat Zirko tailerra eta pizza bazkaria antolatu dugu. 

Scroll to Top